Irakurketa klubeko zozketa (ostegunetan arratsaldean)

Otsailaren 12, 10:00etan.

Iraupena: 1h.


Kokapena: Portugaleteko Udal Liburutegia.

Lope García de Salazar kalea, z.g.



Deskribapena:
Saioak, 17:30etatik 19:30etara, hurrengo datetan izango dira:
Otsailak 29 – La joven de azul jacinto de Susan Vreeland
Martxoak 21 – Mi maravillosa libreria de Petra Hartlieb
Apirilak 11 – La Beltraneja de Almudena de Arteaga
Apirilak 25 – Todos los ríos del mundo de Dorit Rabinyan
Maiatzak 9 – La mujer de la libreta roja de Antoine Laurain
Maiatzak 23 – La insólita pasión del vendedor de lencería de Asako Hiruta
Ekainak 6 – La sabiduría de la Toscana de Ferenc Máté

Plazak zozketa bidez esleituko dira. Behin hamabost izen-emate bilduta, itxaron-zerrenda bat zabalduko da. Hori dela eta, baja egin nahi izanez gero, eskertuko genuke ahalik eta lasterren horren berri ematea. Parte-hartzaileek irakurketa-talde bietako batean baino ezin izango dute izenik eman.

Zozketan izena emateko epea: otsailaren 5etik 11ra. Zozketan izena eman dutenen zerrendak: otsailaren 12an liburutegian eta Udal webgunean. Zozketa eta plaza-esleipendunen zerrenda: otsailaren 13an, liburutegian eta Udal webgunean.

Egun berean, 16:00etatik aurrera, plazen esleipendunek lehenengo liburua hartu dezakete liburutegian maileguan (NANa edo liburutegiko txartela aurkeztu behar da). Parte-hartzaileek liburua banaka irakurri beharko dute saio bakoitza egin baino lehen. Saioetan,egutegiaren araberako liburuei buruz hitz egingo da Alberto Bargosen gidaritzapean. Berak kudeatuko ditu irakurri beharreko aleak.

Konpainia: Alberto Bargos


51 leku erabilgarri

Hautatu sarreren
kopurua

Description

Helduentzako tailerra

Otsailaren 12an, 10:00etan.

Portugaleteko Udal Liburutegia.
Lope García de Salazar kalea, z.g.